Categories
eus Joerak

Atera iezaiozu ahalik eta probetxurik handiena zure sukalde txikiari

Sukalde txiki bat daukazu eta ahal den etekinik handiena atera nahi diozu? Bai, zure diseinuko sukaldearekin ere goza dezakezu… txikia eta erabilgarria!

Dekocina-koek milaka ideia ditugu zure sukaldeko espazioa aprobetxa
dezazun, oso txikia izan arren. Dauzkagun aukeren arabera, elementu
guztiak eta diseinua eskura izango ditugu, emaitza sukalde integrala eta
egunerokotasunerako praktikoa izan dadin.

Apunta itzazu zenbait gako zure sukaldea modernoa eta funtzionala izan dadin:

  • Egongela baliatu: barra amerikar batekin bateratutako sukaldeak
    ekarriko du emaitza modernoa, praktikoa eta bakarra!
  • Argia da gakoa sukaldeari bizitza emateko.
  • Altzari eta etxetresna elektrikoen fronte bakarra: irlak eta gain
    luze-luzeak ahaztuko ditugu.
  • Leku gehiago izanez gero, U edo L forma eman diezaiokegu… zer
    forma nahi duzu?
  • Kolorea da protagonista: edo konbinazioa. Etxetresna elektriko
    panelatuekin jolastu ezazu sukaldeko ikuspegia bateratzeko.
  • Sabairainoko armairuak: ziur ez duzula aurretik pentsatu. Horrez
    gain, espazio bakoitza aprobetxa ezazu gainerako elementuekin
    integratuta egongo diren diseinuko apalak jartzen

Hainbat sarrera daramatzagu Schroeder Kuechen marka alemaniarrak zure sukalderako eskaintzen dituen aukerei buruz hitz egiten, baita sukalde txikietarako ere: irla bat zure sukaldean nola jarri, praktikotasunez eta espazioak aprobetxatuz, edo nola hobetu biltegiratzeko aukerak. Orain, sukalde moderno bat bilatzen baduzu, deskarga ezazu gure katalogoa eta bisita gaitzazu proposamen pertsonalizatuak eskuratzeko.

presupuesto cocinas de diseño