SUKALDEEN SHOWROOM-DENDA VITORIA-GASTEIZEN

DeKocina da Schröeder Küechen sukaldeetako banatzaile ofiziala eta esklusiboa Espainian (Katalunian izan ezik). Zure sukalde berria sortzeko ibilbide osoan zehar laguntza emateko asmoz jaio gara, bidaia hau egiazko emozio-iturria bihur dadin.

Nork osatzen du DeKocina, Gasteizko sukalderik onenak?

Gure taldea altzarien munduko bigarren belaunaldiko profesionalek osatzen dute, eta sukaldetan 15 urte baino gehiagoko esperientzia dute. Jakintzaalor anitzeko taldea da, eta unibertsitate-prestakuntza, profesionaltasuna, seriotasuna eta konpromisoa ditu. Eta Gasteizen sukaldeak maite dituen taldea da.

Aintzat hartzen dugu bezeroa eta bere ametsa: beste guztiaren gainetik ahalik eta sukalderik onena izatea. Zatoz gure showroom-dendara, Gasteizen, edo gurekin harremanetan jarri edonondik.

Hitz egingo dugu?

Aurrez hitzordua eskatuta lan egiten dugu, zu 5 zentzumenekin entzuteko. Bete formulario hau zure bisita ahalik eta azkarren zehazteko:

Non gaude?

Gure lehen denda Siervas de Jesus 14an ireki genuen 2016an, eta 2019ko abenduan Siervas de Jesus 15era mugitu ginen. Horrela, showroomaren espazioa bikoiztu genuen: 70m2 izatetik, 140 m2 izatera. Lokala Provincia Plazatik oso gertu dago, eta DeKocinak bere sorreratik izan duen bilakaera eta harrera erakusten du.