ABISU LEGALA
INFORMAZIO OROKORRA ETA WEB ORRIKO TITULARRAREN IDENTIFIKAZIOA
https://dekocina.es/ da Dekocinaren webgunea, eta bere titularra da Jon David Arellano Arroyo (IFK: 72749224V). Helbidea: Siervas de Jesús Kalea, 15, 01001, Vitoria-Gasteiz. Helbide elektronikoa: info@dekocina.es. https://dekocina.es/ web-orriaren helburua balizko bezeroei enpresaren jarduerari buruzko informazioa ematea da: sukaldeko altzariak jartzeko eta eraberritzeko zerbitzuaren inguruan.
ERABILERA-BALDINTZAK
Webgune honen bidez, Dekocinak zerbitzu erabilgarria eskaini nahi du, eta, beraz, erabiltzaileen iradokizunak ondo hartzen ditu. Ohar honetan jasotzen den baldintzaren batekin ados ez bazaude, web-orria erabiltzeari utzi beharko diozu. Bertara sartzeak esan nahi du baldintza horiek guztiz onartzen direla
Jarraian ezarritako baldintzek https://dekocina.es/ web-orriaren erabilera baimendua arautzen dute.
1. SARBIDEA
Sarbidea publikoa da
2. WEB-ORRIALDEAREN ALDAKETAK ETA SARBIDE-ETENAK EDO -AKATSAK
https://dekocina.es/-k ahalmena du, edozein unetan eta aldez aurretik jakinarazi beharrik gabe, webgunea eguneratzeko eta egoki irizten dituen aldaketak egiteko: informazioan, haren konfigurazioan eta aurkezpenean, eta sartzeko baldintzetan.
3. EDUKIAK ETA WEB-ORRI ESTEKATUAK
Webgune honetan jasotzen den informazioak izaera informatiboa dauka, gure erabiltzaileek gure zerbitzuak eta horien prezioa ezagutu ditzaten. Enpresaren politika da edukiak beti eguneratuta egotea, baina gerta daiteke hori horrela ez izatea
Nolanahi ere, Dekocinak ez du bere gain hartzen bere webgunetik estekatutako edukien ondoriozko erantzukizunik, eta ezin du bermatu ez egotea sistema informatikoan (hardwarean eta softwarean) edo erabiltzailearen dokumentuetan edo fitxategietan aldaketak eragin ditzakeen birusik edo bestelako elementurik. Horregatik, enpresak baztertzen du erabiltzaileari eragindako edozein motatako kalteengatiko erantzukizuna
Nahiz eta, gerta ez dadin, estekak aldizka gainbegiratzen diren, edozein erabiltzailek edo hirugarren batek uste badu eskaintzen diren zerbitzuak edo estekatutako orri baten edukia legearen kontrakoa dela, konstituziobalioak edo -printzipioak urratzen dituela, edo erabiltzailearen edo hirugarren baten ondasunak edo eskubideak kaltetzen dituela, mesedez, jakinarazi bekio berehala Jon David Arellano Arroyori, hurrengo helbide honetan: Siervas de Jesús kalea, 15, 01001, Vitoria-Gasteiz. Bereziki jakinarazi, estekak honako hauek badira:
- Espainiako zigor-araudiaren arabera delitutzat jo daitezkeen jarduerak edo edukiak
- Jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideak urratzen dituzten jarduerak edo edukiak.
- Ordena edo segurtasun publikoa arriskuan jartzen duten jarduerak edo edukiak.
- Osasun publikoaren babesa, pertsonaren duintasunarekiko errespetua, diskriminazio ezaren printzipioa, osasunaren eta haurren babesa edo beste edozein balio edo oinarri konstituzional arriskuan jartzen duten jarduerak edo edukiak
4. DATU PERTSONALEN BABESA
Webgune honi lotutako datu pertsonalek errespetatzen dituzte Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren eskakizunak eta datu pertsonalak babesteko indarrean dagoen legeria eta araudia
Jon David Arellano Arroyok webgune honen bidez jasotzen diren datu pertsonalak tratatuko ditu, eta beteko ditu Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren araudia eta datuak babesteari buruz indarrean dagoen Espainiako araudia. Horrela, guztiz borondatezkoa da interesa dutenek datuak bidaltzea, eta behar bezala ematen da horren berri
Helburuak
Bereziki, webgune honen bidez jasotzen diren datuak eskatutako informazioa kudeatzeko erabiliko dira.
Tratamenduaren legitimazioa
Zure datuen tratamenduaren legitimazioa da harremanetarako formularioa bidaltzerakoan ematen duzun baimena.
Datuen komunikazioak
Kontaktutik eratorritako datuak ez zaizkie inola ere hirugarrenei jakinaraziko.
Interesdunen eskubideak
Edonork du eskubidea Jon David Arellano Arroyok bere datu pertsonalak tratatzen dituen ala ez baieztatzeko. Interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonalak atzitzeko eta tratatzen diren datu pertsonalen kopia bat eskuratzeko, datu horiek eguneratzeko, baita datu okerrak zuzentzeko eskatzeko ere, edo, hala badagokio, ezabatzeko eskatzeko, baldin eta, besteak beste, datuak jada ez badira beharrezkoak jaso ziren helburuetarako. DBEOren 18. artikuluan aurreikusten diren egoera jakin batzuetan, interesdunek eskatu ahal izango dute beren datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, erreklamazioetarako baino ez ditugu gordeko.
Online ingurunean datu pertsonalen tratamenduari uko egiteko edo ezabatzeko eskubidea aplikatzearen ondorioz, interesdunek ahazteko eskubidea dute, EBko Justizia Auzitegiaren jurisprudentziaren arabera. Interesdunek beren datuak marketinerako tratatzearen aurka egin ahal izango dute, profilen elaborazioa barne.
Zure eskubideak balia ditzakezu
- Jon David Arellano Arroyori zuzendutako idazki baten bidez, Siervas de Jesús kalea, 15, 01001, Vitoria-Gasteiz
- Posta elektroniko bidez: info@dekocina.es
Jabetza intelektuala
Dekocina.es webgunean argitaratzen den guztiaren jabetza intelektualaren eskubideak Jon David Arellano Arroyorenak dira esklusiboki, webdiseinua, testuak eta irudiak barne
Erantzukizunak
Jon David Arellano Arroyo ez da inola ere izango honako honen erantzule: abisu hau ez irakurtzeak zuzenean edo zeharka eragindako edozein motatako kalte-galerengatik, edo bertan ezarritako baldintzetan zehaztutako betebeharrak ez betetzeagatik. Era berean, baldintza hauetan azaldutakoarekin bat etorriz, jabeak ez du inolako erantzukizunik izango hurrengoaren ondorioz sortutako edozein motatako kalte-galerengatik: jabearen kontroletik kanpo, web-orriaren edo haren edukien transmisioaren, hedatzearen, memorian sartzearen, eskura jartzearen, jasotzearen edo lortzearen ondorioz sortutakoak, eta web-orrira edo haren edukietara sartzearen ondorioz sortutakoak.
Aplikatu beharreko legea
Abisu Legal hau Espainiako Legeak arautzen du, bere alderdi guztietan.
Gure web-orrian baja eman nahi izanez gero, komunikazio bat bidali beharko diozu Jon David Arellano Arroyori, behar bezala sinatuta, lehen adierazitako posta-helbidera. Bertan argi eta garbi agertuko dira harremanetarako datuak. Horrekin batera, NAN/IFZ agiriaren edo nortasuna egiaztatzen duen beste agiri baten fotokopia aurkeztu beharko duzu, eta gure datu-basean baja eman nahi duzula adierazi beharko diguzu, inolako arrazoirik adierazi gabe.