Categories
eus Joerak

Nola garbitu sukalde ilunak: arrastoen aurkako produktuak

Asko gustatzen zaizkizu sukalde beltzak, baina beldurra ematen dizu horiek mantentzeak? Zeure buruari galdetzen diozu nola garbitu sukalde ilunak? Jarraitu irakurtzen. Zalantzak argitu eta aurreiritziak ezabatuko dituzulako. Sukaldeko altzarien eta garbiketa-produktuen materialetan aurrerapen handiak izan dira, eta ez duzu gai horren inguruan gehiago kezkatu beharrik.

cocinas negras

Gainak eta altzari ilunak

Gain beltz bat edo altzari gris bat. Katalogoetan ikusi eta maitemindu egiten zara. Sukalde sofistikatuak dira, urteak daramatzate joera izaten eta primeran uztartzen dituzte zurezko altzariak eta mahaiak.

Baina, eguneroko sukaldeak al dira? Dekocinak argi dauka: bai. Izan ere, hemendik aurrera sukalde ilunak garbitzea ez da sufrimendua izango zuretzat.

Gainak

Gain ilunak garbitzeko materialak oso aurreratuak dira, eta tonalitate guztietarako berdin erabiltzen dira.

  1. Oihal heze bat pasatu azalera osotik.
  2. Eman pH orekatuko xaboi pixka bat.
  3. Pasatu baieta zikinkeria guztia kentzeko.
  4. Eta gainaldea lehortu.

Zer ez duzu egin behar? Kontu handia izan eta ez aplikatu lixiba, labeetarako koipegabetzaileak, produktu kimiko urratzaileak edota altzairu artilezko mostratxak. Mikroporoak sortzea, eta luzera begira zikinkeria isurtzea eta distira pixkanaka galtzea saihestu nahi dugu.

Altzari ilunen garbiketa

Zure sukaldean, adibidez, altzari mate lakatuak badituzu, garbiketa-prozesua oso antzekoa da. Hautsa edo azaleko zikinkeria bakarrik kendu nahi badiegu, ur epelarekin bustitako trapu heze bat erabili, eta garbiketa-paper leun batekin edo mikrofibrazko baieta batekin lehortu behar ditugu. Horrela hezetasun-markak saihestuko ditugu eta distira emango diegu.

sofisticados1-cocinas-oscuras

Kasu horietan, berriro saihestuko ditugu altzariak kaltetzen dituzten produktu oldarkorrak.

Arrastoen aurkako produktuak

Puntu honetan mailaz igoko gara. Izan ere, badakigu arrastoak direla kezka handienetako bat sukalde ilun bat jartzen dutenen artean. Horregatik, hemen geldituko gara, eta benetan eraginkorra den produktu bati buruz hitz egingo dizugu: belaki magikoaz.

Belaki honek zikinkeria modu eraginkorrean ezabatzen du edozein gainazaletan, bere melamina-aparrari esker. Beste garbiketa-produktu batzuk desagerrarazten ez dituzten orbanak ere ezabatzen ditu, produktu kimiko gehigarririk gabe.

Nola erabili belaki magikoa zure sukalde ilunean?

  1. Aparra behar duzun tamainara eta formara murriztu.
  2. Arrastoen eta koipearen hondarrak kentzeko, garbitu beharreko gainazala belakiaren eremu zuritik igurtzi.
  3. Haurren argizariak, errotuladoreak eta pinturak ezabatzeko ere erabili daiteke.
  4. Beste aukera bat da alde batetik pixka bat bustitzea, beste produkturik bota gabe. Aukera hau labeko atea garbitzeko ere balio du.
  5. Kontuz! Ez du edozertarako balio: ez erabili gainekoetan, ez da birziklagarria eta erabilera kopuru mugatua du.

Dekocinak aholkularitza integrala ematen dizu zure sukaldeko bizitza luzatzeko. Eta, gainera, entzuten zaitugu: zer garbiketa-trikimailu dituzu zuk? Zerk funtzionatzen dizu ondoen zure sukaldean?

ESKATU HITZORDUA ETA EZAGUTU GURE SUKALDEAK!
Categories
eus Joerak

Sukalde-jangela: altzari solteak espazio koherente eta estekatu bat sortzeko

Zure jangela-sukalderako altzari solteekin sortutako bost ideia praktiko dakarzkizugu, zure espazioak lotuta eta xarma handiz ikus daitezen. Ezagutu itzazu!

Egongelara irekitako sukalde-jangela edo sukaldeak geratzeko etorri dira. Joera hori indartsu dator, hainbat abantaila dituelako: sozializazio-eremu nagusia da, oztopoak kentzen eta etxebizitzan espazio zabalagoak sortzen dituzte, giroa argitzen dute, sukaldatzen duzun bitartean haurrak bistatik ez galtzea ahalbidetzen dute… Gehiago bururatzen zaizkizu? Hala ere, kontuan izan behar dituzu oinarrizko gako batzuk zure altzari solteek haien funtzioa egin dezaten eta konektatuta egon daitezen. Segi irakurtzen, aukeraz beteriko mundu batean sartuko zaitugu!

mueble cocina comedor

Estekatutako espazioa, zergatik da garrantzitsua?

Zalantzarik gabe, puntu hau da garrantzitsuena, dena bat delako. Normalean argi izaten dugu nola muntatu dezakegun gure sukalde berria, baina ezin dugu sukaldeko altzarietan bakarrik pentsatu. Harago pentsatu duzu? Edo bakarrik pentsatu dituzu altzari solteak eta espazio irekiak?

1. tipa: Koloreak eta materialak integratzera jolastu gaitezke, ala ez? Egurrezko mahai handia, burdinazko forjatua, espazio gardena…

Ariketa bat proposatzen dizugu: zure etxebizitzako sukaldeko materialak eta koloreak begira itzazu. Orain buelta eman: ikusten duzuna guztiz ezberdina da eta ez du konexio-lerrorik? Horrela bada, ziurrenik sentitzen ari zaren sentsazioa ez da nahi duzuna.

Hala ere, gaur egun nahikoa baliabide ditugu hainbat espaziotan diferentzia markatzen duten nortasunez beteriko elementuak eta xehetasunak gehitzeko. Gogoratu, egongelara irekitako sukaldea da!

Altzari solteak, posible dira?

Dekocina etxeko altzarietan espezialista da, sukaldetik haratago bizitza dagoela badakigulako. Eta uhartea bezalako telebistarako altzari bat behar baduzu? Edo baliatzen ez duzun txoko horretan jartzeko neurrira egindako armairu bat?

2. tipa: Aukeratzerako orduan, hobeak dira nortasunez beteriko altzari solteak, inpertsonalak eta giroan sakabanatzen direnak baizik

Gure ebanisteria zerbitzuari esker, lan bereziak egin ditzakegu edozein espazio edo banaketa iradokizunetara egokitzeko. Gainera, Schroeder Kuechen marka alemaniarreko gure sukaldeek neurri estandarrak dituzte, baina haien altuera, sakonera eta zabalera alda daitezke.

Eskatu aurretiko hitzordua eta gure katalogoa erakutsiko dizugu

Mahaia beti neurrira

mesa-a-medida-dekocina

Nahi duzun bezala. Zure beharren eta gustuen arabera. Eta eskuragarri dagoen espazioa kontuan hartuta. Mahaia sukalde-jangelako elementu nagusietako bat da, eta horregatik egokitu behar da espazioaren formara, behar duzun erosotasuna bermatzeko.

Ziurtatu jende guztia bere inguruan esertzeko bezain handia dela, aulki egonkorrak dituela, erresistenteak direla eta altuera egokia daukatela.

3. tipa: Luzapenak dituzten mahai biribilak edo obalatuak ezinhobeak dira metro gutxiko jantokietan, behar dugunean hazten baitira.

Eta ez ahaztu: lekurik egokienean kokatu, pasaguneak errespetatuz eta emango diozun erabileran pentsatuz. Koadrilan elkartzen zarete normalean, mahai luzeak gustatzen zaizkizu ala gutxi zarete etxean?

Altzari bakoitzaren funtzioak

Dekocina diseinu-zalea da. Baina diseinuaren gainetik, zure etxebizitzako espazio guztien funtzionaltasun maximoa lortzeko lan egiten dugu.

4. tipa: Elkarrekin, baina elkar nahastu gabe. Sukaldeak eta jantokiak espazio bakarra osatzeak ez du esan nahi leku bakoitzeko jarduerak nahitaez nahastu behar direnik.

Ez dugu altzariz estalitako horma handirik behar. Neurrira egindako altzari bakoitzak bere eginkizuna beteko du: ontziteria, sofako mantak edo umeentzako jostailuak gorde. Eta behar duzun espazioari ahalik eta etekin handiena aterako diogu.

Ez dugu pentsatu behar nonbait altzari bat egon behar denik, zertarako erabiliko dugun, baizik. Egunero edo noizean behin erabiliko dugu? Tiradera handi bat behar dugu edo hobe da txikiagoak diren bi kaxoi izatea? Horixe da etxeko altzari guztien lehen araua: funtzionaltasuna.

Minimalismoa vs biltegiratzea

Dekorazioaren beste joeretako bat ikusmen-garbitasuna da. Badakizu eta gustatzen zaizu, baina biltegia ere behar duzu. Ez etsi: Dekocinan zu aholkatuko zaitugu.

Gakoa da espazioa ez gainkargatzea beharrezkoak ez diren piezekin. Biltegiratzeko espazioa sukaldean zentralizatzen bada ere, jangelan altzariak edukitzea ez dago soberan: dekorazioa estutzen ez duen pieza baxu bat edo dena ordenatuta mantentzeko arasa bat.

5. tipa: altzari gutxi edukitzean, berotasuna bila ezazu material atseginetan: zurean, kobrean edo landare-zuntzetan, adibidez

Minimalismoak ez du biltegiarekin talka egin beharrik. Kolore-pintzelkadek tonu abegitsuak emango dizkiote sukaldeari, eta ikusmen-garbitasun horretan lagunduko dute. Gortinak edo aulkiak bezalako elementuek bizia eta indarra eman diezaiokete multzoari.

muebles de hogar

Eta biltegia diseinatzen dugun altzari bakoitzean egongo da. Txikia bada ere, txoko bakoitzean tresnak, ahozapiak edo erretiluak sar daitezke, agian egunero erabili ez, baina egunen batean beharko dituzunak.

Eta azken aholkua…

Eta garrantzitsuena: barne-diseinuan eta funtzionaltasunean aholkatzen dizuten profesionalak izan inguruan. Dekocinak etxeko altzari mota guztiak diseinatzen ditu eta, beraz, azken emaitza nola geratuko den ikusteko ikuspegi zabala dugu. Hauek dira gure ideiak, zeintzuk dira zureak?

Eskatu hitzordua konpromisorik gabe!
Categories
eus Joerak

Zur birziklatuzko sukaldeetan adituak gara Gasteizen

Dekocina zur birziklatuzko sukaldeetan aditua da Gasteizen. Material natural honek azken urteotan joera handia du, eta ez da soilik sukalde ekologikoetarako edo landa-sukaldeetarako egokia. Artikulu honetan haritz-zurak ematen dituen aukerak eta bilatzen ari zaren akabera lortzeko eskaintzen dizkizugun hautabideak aztertuko ditugu.

Dakizuenez, Dekocina Schröder Küchen sukaldeen banatzaile ofiziala eta esklusiboa da. Fabrikatzaile alemaniarrak zurezko sukaldeak ahalik eta gehien modernizatzearen aldeko apustua egin du. Zeregin horretarako, birziklatutako haritz-egurra erabili behar da, gero eta ehuneko handiagoan. Gure ustez, material hori diseinuaren, biltegiratzearen eta akaberen joera berrietara egokituta dago. Horrez gain, materialak azken belaunaldiko sukaldeak sortzen ditu, iragana eta etorkizuna lotuz, eta naturarekin sustraitzetik pasatuz.

  • Haritz-zurezko sukaldeak: erreferentziazko materiala

Dekocinak haritz trinkoa eta haritz lodia lantzen ditu. Gure lehengaia Alemaniako Bavaria eskualdetik dator, baita Frantziatik ere.

Lantzen dugun egurraren %100 basogintza iraunkorraren bidez lortzen da. Etiketa ‘iraunkorra’ edo ‘jasangarria’ gehitzean, zure sukaldeko egurra baso-baliabideen kudeaketa egokiaren bidez lortzen dela adierazi nahi dugu, kontrolik gabeko mozketa saihestuz.

Gure sukaldeen katalogoko eredu batzuetan, haritzezko txapa berreskuratutako egurrez egina dago. Antzinako etxe edo aletegietatik datozen egurrezko habe zaharrekin egiten dira. Ondoren, moztu egiten dira eta hiru dimentsioko efektua ematen zaie, zuraren ezaugarri guztiak mantenduz; horrela, itxura natural hori lortzen da. Pitzadurez, korapiloez eta egurrak aurreko 50 edo 60 urteetan hartu dituen tonalitate ezberdinez ari gara. Esperientziaren edertasuna!

  • Zurezko sukaldeetako akaberak: arotzeriako aukerak

Egur birziklatuzko sukaldeek beren kabuz hitz egiten dute. Baina, horrez gain, bere nortasuna indartu dezakezu hainbat akaberekin: egurra lixatuz, arteztuz eta egituratuz. Makineria eta arotzeriako teknika klasikoak eta modernoak konbinatzen dugu gehienetan. Iraganaren eta etorkizunaren arteko gorabehera etengabeak orainaldian jartzen bait gaitu.

  • Zure sukaldeko ateetarako alternatibak?
  1. Lauak eta markoztatuak: tiratzailerik gabeko aukerekin edo egungo diseinura egokitutako landa-akaberekin.
  2. Bernizatuak natural erara.
  3. Uretan lakatutakoak.
  4. Egur gainean lakatutakoak: ahaztu egurraren esentzia hilko duen lakatu uniforme edo gogorra. Modu horretan, ateak tonua hartzen du, baina ez ditu betak eta korapiloa galtzen. Egurraren esentzia mantentzen da.

Zerrenda hemen geldituko dugu. Ez zaitugu aspertu nahi. Baina ez kezkatu. Aukera guztiekin gidatuko zaitugu, buruan duzun eta elkarrekin eraikiko dugun sukaldea kontuan hartuta. Dekocina zurezko sukaldeen taupada sentitu, ukitu eta ikusi nahi baduzu, pasa zaitez Vitoria-Gasteizko Jesusen Zerbitzarien 15ean dugun showroom-etik: erreserba ezazu zure txanda azalean aurkituko duzun inprimakiarekin.

  • Zigilu ekologikoak

Material naturaletatik sortutako sukaldeko altzariak, 2021eko sukaldeetako azken joera eta berrikuntzetako bat dira. Hala ere, zurezko sukaldeen lerroa gure giltzarria izan da beti, baita sukalde mota hauek joerak betetzen ez zituenean ere.

Espezialista izatea denborarekin eta ahaleginarekin lortzen da. Lortu ondoren, zigilu batzuek babesa ematen diote lan honi. Lortu ditugun bi erakutsiko dizkizugu:

  1. FSC (Forest Stewardship Council): mendien kudeaketa egokiari emandako baso-ziurtagiria. Basoen biodibertsitatea, produktibitatea eta birsortzeko gaitasuna bermatzen ditu. Produktu deribatuen jarraipena eta trazabilitatea barne hartzen ditu.
  2. E1 zigilua: zuraren taulak eta eratorriak elementu toxikorik ez dutela baieztatzen du.

Zatoz gu bisitatzera eta ezagutu itzazu egur birziklatuzko sukaldeak. Zure zain gaude.

Categories
electrodomésticos eus

Zer estalki aukeratu? Materiala da gakoa

Estalkia aldatuko duzu eta asmatu nahi duzu? Artikulu honetan,
estalkia aukeratu aurretik kontuan izan behar duzuna azalduko dizugu.
Lehenik eta behin, gehien komeni zaizkizun estilo eta materialak hartu behar dituzu kontuan. Eta hobe da garaiz pentsatzea, zure gainaren gakoa bihurtuko baita.

DeKocina-k kalitatezko material ugarirekin lan egiten du. 3 dira nagusi, gehien eskatzen direnak eta kalitate eta erresistentzia aldetik emaitzarik onenak ematen dituztenak.

  • Neolith:

Funtsean, Neolithek lehengairik onena eta teknologiarik aurreratuena uztartzen ditu. Neolithen portzelanazko apaingarriak material hau osatzen duten lehengaiekin lotuta daude. Granitotik datozen mineralek (kuartzoa edo feldespatoa, adibidez) gogortasuna eta indarra ematen diote produktuari; beiratik eta silizetik datozen mineralek egonkortasun kimikoa ematen diote; eta, azkenik, oxido naturalek propietate kromatikoak ematen dizkiote. Horiek guztiek sukalde bakoitzaren estilora egokitutako emaitza lortzen dute.

  • Granitoa:

Ezagunenetako bat da. Granitozko estalkiek hamaika abantaila dituzte.
Sendotasunaz eta iraunkortasunaz gain, kolpeen eta harramazken
aurka erresistentzia handia duen materiala da. Konposizio bakarra du, eta pieza bakoitza ezberdina da; beraz, esklusibotasuna ziurtatuta dago.

  • Sedacolor beira epela: 

Hatz-marken eta marren aurkako kristala da. Segurtasun-beira
epelarekin eginda dago, orbanen eta bakterioen aurkako produktuekin. Beiraren gainazal leunak ez dauka pororik; horrela, edozein baietarekin garbitu daiteke. Gainera, beroarekiko eta hezetasunarekiko oso erresistentea da.

Categories
eus

Zergatik jarri irla bat zure sukaldean?

Azken urteotan gora egin du irla duten sukaldeen kopurua. Zergatik
gustatzen zaizkigu hainbeste? Irla batek, sukaldean espazio handiagoa emateaz gain, biltegiratzeko espazio handiagoa eta hura diseinatzeko eta sortzeko aukera ugari ematen ditu.

  • Apunta itzazu irla daukaten sukaldeen 5 abantaila nagusiak:

1. Biltegiratzeko espazio handiagoa izango duzu. Hori da argudio nagusia, armairuak eta tiraderak sar ditzakezulako. Biltegiratzeko eta apaintzeko espazio irekiak ere izango dituzu. Bi baten prezioan, hura gozamena!

2. Irlak erabilera anitzeko euskarri bihurtu dira. Nola imajinatzen
duzu zure sukaldeko irla? Gosaltzeko eta otordu azkarrak egiteko
erabiliko zenuke? Gainerako sukaldearekin bat datorren diseinua
duten aulki altuekin konbinatuko zenuke? Eta etxetresna  lektrikoak, zergatik ez? Tamainak baldintzatuko du, baina zure irlan bitrozeramika edo harraska jar dezakezu. Egin ezazu nahi duzun bezain funtzionala

cocina de diseño Schroeder Kuechen

3. Aldatu sukaldeko espazioa eta harekin duzun harremana.
Gehienetan, irla sukaldeko erdigune bihurtzen da: elkartzeko eta
atentzioa emateko diseinuko gunea da.

4. Erosotasuna. Irlak mugimendu fluxua sortuko du sukaldean. Lana hainbat espaziotan antola dezakezu, eta hainbat pertsona janaria prestatzen ari bazarete, banakako hainbat gune izango dituzue zuentzat.

5. Sukalde txikietarako egokia. Irlek forma eta tamaina ezberdinak
izan ditzateke. Makina bat diseinu estetikorekin, eskuragarri dagoen
tamainara eta zure eguneroko beharretara egokitu ahal izango duzu.

Gainera, DeKocina-k zure sukaldean irla bat eduki nahi baduzu kontuan hartu behar dituzun alderdi batzuk azalduko dizkizu:

  • Irla jarri aurretik, kontuan izan zure sukaldeko argiztapen naturala edo artifiziala. Baita ur, gas eta elektrizitate konexioak ere.
  • Irlan sukaldatzen baduzu, aireztapenak are protagonismo handiagoa hartzen du. Ez dadila kanpai on bat falta.
  • Obraren bat egin behar bada, aurrekontua handitu egingo da.
    Gainera, irla iraunkorra izango dela kontuan hartu beharko duzu.
  • Pasabideei eta izkinei dagokienez, gorde ezazu gutxienez metro
    bateko tartea gainerako elementuekin

Erabakirik onena hartuko duzu irla horri eman nahi diozun forma, tamaina, espazio eta erabileraren arabera. DeKocina-k aholkatzen zaitu Schröeder Kuechen-en azken sukalde-irlei buruz: teknologia berriak, gainak, materialak, diseinu garbiak, tiragailuak edo sistema automatikoak erabiltzea saihestuz…

Categories
electrodomésticos eus

Ondo aukera itzazu etxetresna elektrikoak eta egin ezazu sukalde paregabe bat

Zure sukaldea bakarra, praktikoa eta iraunkorra izatea nahi duzu? Bai, ezta? DeKocina-k gauza berdina nahi du zuretzat. Horregatik, etxetresna elektrikoen marka ugari eskaintzen dizkizugu: zure egunerokotasunaz gozatzea eragingo, epe luzeko kezkak saihestuko eta funtzionamendu perfektua ziurtatuko dizute.

Etxetresna elektrikoak funtsezkoak dira sukalde guztian. Edozein marka aukeratzean, fidagarritasuna, arintasuna, garbitasuna eta urteetarako bermea lortuko duzu. Horregatik, DeKocina-k, zure sukalde-proiektua egiteaz gain, etxetresna elektrikoen marka fidagarrienei buruzko aholkuak emango dizkizu:

Franke: harrasketarako (altzairuzkoak, sintektikoak, etab.), txorrotetarako edo kanpaietarako produktu onenen artean dago; xaboi-banatzaileetarako edo birziklatzeko ontzietarako ere produktu bikainak dituzte

– Blanco: marka honetako harraskak eta txorrotak kalitate ezinhobekoak dira. Era berean, banatzaile eta zabor-ontzi ugari dituzte.

– Electrolux: aukera ona da kalitate-prezio erlazio ona bilatzen
baduzu. Aukera eta prezio ugari ditu, eta adituak dira ur-aparatuetan
(garbigailuak eta ontzi-garbigailuak), hozkailuetan edo lurrun-labe
berezietan. Asko gustatuko zaizkizu!

– AEG: gama altuko etxetresna elektrikoak dituzte, emaitza onekin eta
prezio ertain-altuarekin. Ur-aparatuez gain, kalitate handiko
lehorgailuak ere baditu.

– Miele:marka alemaniar hau merkatuaren top gama gisa har daiteke. Etxetresna elektrikoak bizitza osorako dira, akatsik ez daukatelako.

– Zanussi: batzuetan, aurrekontu doituenetarako jartzen dira.

Utz iezaguzu aholkuak ematen, marka eta akabera ugari ditugu. Eskertuko duzu!

Categories
eus Joerak Noticias

Diseinuko sukaldeen berritasunak ezagutu itzazu

Altzari, diseinu eta materialen joerak, bizitza bera bezala, eguneratuz doaz. Etxeko egonaldi bakoitzak funtzio bat betetzen du, eta sukaldeak garai berrietara egokitzen dira, bizitza errazteko.

Horregatik, funtsezkoa da Europako ekitaldi eta azoketara joatea,
abangoardian egoteko eta bezero bakoitzari kalitaterik eta zerbitzurik
onena eskaini ahal izateko. DeKocina-k ez ditu hitzordu garrantzitsuenak galtzen, beraz, jarraitu irakurtzen DeKocinak eskaintzen dituen diseinuko sukaldeetako berrikuntza guztiak, ez zaitez atzean geratu!

Zer dugu DeKocina-n? Hona hemen berritasun batzuk:

  • Downdraft-era egokitutako altzariak (estalkietako kanpaiak).
  • Biltegiratze-zutabeek atean altzairuzko saskien sistema berri bat
    dute, eta altzariak hondo txikiagoa duten apalak ditu.
  • Likoreentzako altzari mota berriak: behera eraisgarriak.

cocina detalle 6

Akabera-estiloek ere berritasunak dituzte, honako argazki hauetan ikus
daitekeen bezala:

  • Extrem Style (zuria edo beltza): hatz-marken aurkako matea da,
    baina egurra imitatzen kanteatuarekin.
  • Effecto, 4 akaberarekin: lakatu metalizatua.
  • Opakua, 7 akaberarekin: mate lakatua eta ukimen oso leuna prezio
    ekonomiko batean.
  • Mosaikoa, zuri-beltzean: ehundura honek baldosina imitatzen du.
  • Sanstone, 2 kolorerekin: hondarrak imitatzen dituen testurizatua.

opaco brown + sandstone 2

detalle cerámica 2

  • Fenix Steel: hatz-marken aurkako propietateak dituen altzairu erreala autoerreparatzen da eta garbitasun gorena eskaintzen du.
  • Ferro Opal zeramika: zeramikarekin estalitako taula bat da, Neolith
    gainak bezala, erresistentzia oso altuarekin (altzairua baino gehiago).
  • Frame 19: egurra imitatzen duen melamina bat da eta atearen
    inguruan 19 mm-ko markoa du.

Eta, jakina, kolore berriek akabera tradizionalak eskaintzen dituzte. Hau guztia zuzenean ikusi nahi duzu? DeKocina bisita ezazu eta gure dendashowrooma erakutsiko dizugu.

detalle extrem style blanco

extreme style blanca + marmol antracita 2

Categories
eus

Sukaldetako joerak

Neurrira egindako diseinua, funtzionaltasuna eta kalitate oneko
akaberak

Azken urteotan, erabat aldatu da sukaldea ulertzeko modua. Gaur egun, espazio sozial bihurtu da gure etxebizitzaren barruan, eta diseinu bateratua du gainerako etxearekin. Gogora itzazu iraungitzen ez diren gako hauek.

  • Integrazioa: sukaldeak erabat integratu dira gure etxeen dekorazioan: sukalde moderno eta irekiak, irla eta barra amerikarrak… Elkarrizketak edo ardo kopa bat partekatzeko guneak dira, etxeko gainerako dekorazioarekin ezin hobeto bateratzen diren espazio atseginak.
  • Funtzionaltasuna: sukaldeen joera nagusia da. Ondo diseinatutako sukalde batek espazioak ematen dituen aukera guztiak aprobetxatzen ditu. Sukaldeetako diseinu alemaniarrak funtzionalak diren espazioak eskaintzen ditu, artisau-tradizioa eta azken teknologia uztartuz. Emaitza gisa, 2018an sukalde funtzionalak ikusiko dituzu, estetika paregabearekin eta xehetasunei arreta berezia eskainiz
  • Diseinu alemaniarra eta paleta iluna: Schröeder Küechen diseinu alemaniarrak sukalde modernoetarako soluzioak eskaintzen dizkizu, tonu ilunak eta egurra konbinatuz. Halaber, zuri-beltzak aprobetxatzen ditu. Horrek milaka akabera eta estilo pertsonalizatuak ahalbidetzen dizkigu. Itxura dotorea eta fina du, samurtasun kutsu natural batekin.
  • Ingurumenarekiko errespetua: ingurumen-kontzientzia gero eta gehiago agertzen da joeretan. Horrek naturala denarekin esperimentatzea ekartzen du, zurarekin, metalekin, harriarekin eta ehunekin. Artisau-arloaren alde, perfektua ez denaren alde, eskuz egindakoaren alde eta berezkoaren alde egiten da. Schröeder Küechen-ek apustu handia egiten du haien sukaldeetan kalitate gorena eskaintzeko, eta sektoreko ingurumen-ziurtagiri zorrotzenak ditu.

2018an, ez egin soilik modako koloreen aldeko apustua, eta sar ezazu zure sukaldea denboragabeko diseinu batean. Schröeder Küechen-ek, bere diseinu alemaniarrarekin, urteak daramatza lerro hauen aldeko apustua  egiten, eta denboraz kanpoko sukalde funtzionalak joera bihurtu dira orain.

Categories
eus Schroeder Kuechen

Schroeder Kuechen sukaldeak, orain ere Bilbon

Bilbon bizi zara edo hara zoaz erosketak egitera? Orain benetako
esperientzia bat bizi dezakezu Schroeder Kuechen-ekin Bizkaiko
hiriburuan. Diseinuko sukaldeen marka Itek-en bakarrik aurki daiteke
Bilbon, DeKocina-ren eta Itek interiorismo- eta errehabilitazio-estudioaren arteko lankidetzari esker.

Gune honetan jatorri alemaniarreko sukalde bat jarri dugu, material
onenak erabiliz eta diseinu paregabearekin. Bertan, ahalik eta neurri,
material eta ekipamendu gehienak aurkituko dituzu, espazio gainkargatu bat sortu gabe

  • Ikusmenaren aldetik zirrara eragiten duen erakusketa

Itek-en, espazio zirraragarria sortzea erabaki da, eta erakusketara
bideratutako diseinu bat egin da, etxeko sukalde baten eguneroko
erabileran gehiegi pentsatu gabe. Sukaldeak hurrengo ezaugarri hauek ditu:

  • Blum markako burdineria; marka austriarra merkatuko liderra da.
  • Akabera perfektuak, hurrengo ezaugarriekin:
    • Split Oak: haritz errealeko egurrarekin birxaflatua.
      Berezitasun moduan, egurra altzari birziklatuetatik dator.
    • Extrem Graphite: hatz-marken aurkako mate estratifikatua,
      zeta ehundurarekin eta grafito kolorekoa.
    • Marko metaliko beltza eta kristal keztatua duen beira-arasa
      eta beltzez lakatutako apal apaingarri metalikoa ere jarri dira.

Altzariak gremio tradizionaletako artisau-lanekin konbinatu ditugu (hargintza, arotzeria eta errementaritza), eta lana eta material klasikoa nahastu ditugu errodamenduen gaineko mahai irristakorreko sistema berritzaile batekin. Horri esker, mahaia sukaldean kokatu edo handik kanpora mugitu daiteke, biltzeko espazio gisa erabiltzeko edo, besterik gabe, kafe batez gozatzeko.

Azken batean, profesionalen eta partikularren irudimena sustatzen
duen beste espazio bat da. Sukaldea estetikoa da, eta agerian uzten du
elementuen kalitatea eta Itek-eko taldeko langileen eta diseinatzaileen
trebetasuna.

  • Bi urte hazkunde betean

Erakusketa Bilbon irekitzea DeKocina-k izaten ari den bilakaera
handiaren beste ondorio bat da. Gure bezeroek emandako  konfiantzari esker, bigarren urtez jarraian hazi gara. Horrek Schroeder Kuechen marka hedatzeko aukera ematen digu, orain azaldu dugunaren moduko lankidetzekin.

Gasteiztik harago, showroom guneak zabaldu ditugu Bilbo aldean Itek-en jarritako sukalde honekin.

Categories
eus Joerak

Atera iezaiozu ahalik eta probetxurik handiena zure sukalde txikiari

Sukalde txiki bat daukazu eta ahal den etekinik handiena atera nahi diozu? Bai, zure diseinuko sukaldearekin ere goza dezakezu… txikia eta erabilgarria!

Dekocina-koek milaka ideia ditugu zure sukaldeko espazioa aprobetxa
dezazun, oso txikia izan arren. Dauzkagun aukeren arabera, elementu
guztiak eta diseinua eskura izango ditugu, emaitza sukalde integrala eta
egunerokotasunerako praktikoa izan dadin.

Apunta itzazu zenbait gako zure sukaldea modernoa eta funtzionala izan dadin:

  • Egongela baliatu: barra amerikar batekin bateratutako sukaldeak
    ekarriko du emaitza modernoa, praktikoa eta bakarra!
  • Argia da gakoa sukaldeari bizitza emateko.
  • Altzari eta etxetresna elektrikoen fronte bakarra: irlak eta gain
    luze-luzeak ahaztuko ditugu.
  • Leku gehiago izanez gero, U edo L forma eman diezaiokegu… zer
    forma nahi duzu?
  • Kolorea da protagonista: edo konbinazioa. Etxetresna elektriko
    panelatuekin jolastu ezazu sukaldeko ikuspegia bateratzeko.
  • Sabairainoko armairuak: ziur ez duzula aurretik pentsatu. Horrez
    gain, espazio bakoitza aprobetxa ezazu gainerako elementuekin
    integratuta egongo diren diseinuko apalak jartzen

Hainbat sarrera daramatzagu Schroeder Kuechen marka alemaniarrak zure sukalderako eskaintzen dituen aukerei buruz hitz egiten, baita sukalde txikietarako ere: irla bat zure sukaldean nola jarri, praktikotasunez eta espazioak aprobetxatuz, edo nola hobetu biltegiratzeko aukerak. Orain, sukalde moderno bat bilatzen baduzu, deskarga ezazu gure katalogoa eta bisita gaitzazu proposamen pertsonalizatuak eskuratzeko.

presupuesto cocinas de diseño