Schroeder Kuechen sukalde banatzaileak

Alemaniako Schroeder Kuechen lantegia 1926an sortu zen eta konbinazio perfektu bat irudikatzen du: familia enpresaren eta sektoreko azken teknologia izateko handinahiaren artekoa. Gaur egun, ekoizpenaren % 90 inguru esportaziora bideratzen du, eta hainbat merkatutan sartu da: Frantzia, Herbehereak, Taiwan, Maroko, Ingalaterra, Aljeria… DeKocina da Schroeder Kuechen sukaldeen banatzaile ofiziala Espainian (Katalunian izan ezik).

Sektoreko profesionala zara eta saldu nahi dituzu gure sukaldeko altzariak? Jar zaitez gurekin harremanetan eta, bion artean, biontzat onuragarrienak diren lankidetza-zehaztapenak ezarriko ditugu, edo zure negozioa Schroeder Kuechen sukaldeekin denda-showroom bihur ezazu, edo online eskaera bat egin iezaguzu. Zer behar duzu?

Diseinu alemana – Erabilgarritasuna – Erresistentzia – Xumetasuna

Schroeder Kuechenek bi produktu-gama ditu: Premium gama, pertsona zorrotzenentzat, eta New Line, kalitate-prezio erlazio ezin hobearekin.

Premium Gamaren Katalogoa (PDF)

  • Bere neurri estandarra 78 cm-koa da, 19 mm-ko lodiera duen karkasa sendo batek ematen dizkio ezohiko egonkortasuna eta erresistentzia
  • Blum burdineriarekin seriez hornitutako azken modeloak (Legrabox, Clip Top Blumotion, Aventos,…).
  • Ahalik eta akabera kopuru handiena: 350 + Ral kartako kolore. Edozein diseinu posible egingo dute, melaminak, lakatuak, HPLak, material polimerikoak eta egurra erabiliz.
  • New Line Gamaren katalogoa (PDF)

  • 72 cm-ko azpiak eta 19 mm-ko lodiera duen karkasa berdina.
  • Blum burdineriarekin seriez hornituta dago (Legrabox, Clip Top Blumotion, Aventos,…).
  • 123 aukera dituen akabera-gama. Eredu ezagunenak barne hartzen eta melaminak, lakatuak, HPLak eta material polimerikoak erabiltzen ditu.
  • Lite Gamaren Katalogoa (pdf)

  • Bere neurri estandarra 78 cm-koa da, 19 mm-ko lodiera duen karkasa sendo batek ematen dizkio ezohiko egonkortasuna eta erresistentzia.
  • Diseinu honetarako sortu duten Blum burdineria sail berri batekin seriez hornitua (Merivobox, Clip Top Blumotion, Aventos,…). Aurkitu itzazu Schroeder Kuechen sukaldetan bakarrik.
  • Premium gamaren karga-ahalmen berdinak.
  • Akabera-kopuru handiena: 150 + Ral kartako kolore. Edozein diseinu sortu ahalko dute honako material hauek erabiltzen: melaminak, lakatuak, HPLak, material polimerikoak…
  • Gama honek karkasetarako bi kolore esklusibo ditu.
  • Gure katalogoak lortu nahi badituzu, jarri gurekin harremanetan eta pozpozik lagunduko dizugu.

    Etorkizun iraunkorra guztion erantzukizuna da

    Marka alemaniarrak ingurumen arloan ziurtagiri zorrotz eta berrienak ditu:

  • CARB2 zigiluak egiaztatzen du fabrikatzeko prozesuan nabarmen murriztu dela substantzia kaltegarrien emisioa.
  • E1 zigilua erabilitako tauletan.
  • Materialak DIN araudia jarraituz egin dira, araudi hori baita murriztaileena: bai zehaztapen teknikoei dagokienez, baita ingurumenari dagokionez ere.
  • Powder altzarien akabera eskaintzen du. Akabera mota hau taulari itsasten zaion hauts-pintura sistema batekin egiten da. Hau da, lainoztadurarik gabe eta, beraz, substantzia kaltegarriak emititu gabe.