Sukalde Klasikoak

Inoiz modaz pasatzen ez diren sukaldeak. Zuriak edo beltzak, marmolezkoak edo zurezkoak… sukalde klasikoak dotoreak eta denboragabeak izaten dira beti. Lerro zuzenetatik ihes egiten baduzu, eta dotorezia, glamourra eta beste garai batera bidaiatzea bilatzen baduzu, hauxe da zure estiloa. Klasikoa zara?

Zer hartuko dugu kontuan zure sukalde klasikoko proiekturako?

Material nobleak: marmola, harria edo egurra.

Elkarrekin edo bananduta, sukalde klasikoetarako bereizgarri nagusia dira. Sofistikatuagoa eta atenporalagoa izango da, eta hori aldeko puntua da beti.

Pelikulako sukaldeak

Serie klasiko amerikar batetik ateratakoak diruditen sukaldeak erakartzen bazaituzte, Schroeder Kuechen-en katalogoan murgildu zaitez: bilatzen ari zaren hori aurkituko duzu. Moldurak fronteetan, tiratzaile klasikoak, apalak edo beira-arasak elkartu egingo dira multzo bakar bat osatzeko, eta sukalde klasiko orok behar duen 'vintage' ukitu hori emateko.

Etxetresna elektriko “retro”-ak

Behin betiko bultzada izango dira. Txorrota, kanpaiak edo suzko sukaldeak izango dira protagonista eztabaidaezinak. Gainera, neurrira egindako elementuen bila bazabiltza, DeKocina-k ebanisteriako eta burdina forjatuko artisau-lanak egiten ditu, ezberdinak diren xehetasun horiek emateko.

Klasikoa bai, 'high tech' ere bai

Ukitu klasikoek edota atzera begiratzen duten etxetresna elektrikoek ez dute esan nahi eraginkortasuna ez dutenik. Teknologia berria eta funtzionalitate praktikoa guztiz bideragarriak dira zure estiloarekin.

Orekan dago gakoa

Gasteizen jartzen ditugun sukalde klasikoetan hainbat joera daude. Akabera tradizionalekin eta gaur egungo koloreekin, edo begirada guztiak jasotzen dituzten azken belaunaldiko elementuekin. Konbinazio perfektua aurkitu dugu? Zure sukalde klasikoa diseinatzen hasiko gara?