Categories
eus Joerak

Zur birziklatuzko sukaldeetan adituak gara Gasteizen

Dekocina zur birziklatuzko sukaldeetan aditua da Gasteizen. Material natural honek azken urteotan joera handia du, eta ez da soilik sukalde ekologikoetarako edo landa-sukaldeetarako egokia. Artikulu honetan haritz-zurak ematen dituen aukerak eta bilatzen ari zaren akabera lortzeko eskaintzen dizkizugun hautabideak aztertuko ditugu.

Dakizuenez, Dekocina Schröder Küchen sukaldeen banatzaile ofiziala eta esklusiboa da. Fabrikatzaile alemaniarrak zurezko sukaldeak ahalik eta gehien modernizatzearen aldeko apustua egin du. Zeregin horretarako, birziklatutako haritz-egurra erabili behar da, gero eta ehuneko handiagoan. Gure ustez, material hori diseinuaren, biltegiratzearen eta akaberen joera berrietara egokituta dago. Horrez gain, materialak azken belaunaldiko sukaldeak sortzen ditu, iragana eta etorkizuna lotuz, eta naturarekin sustraitzetik pasatuz.

  • Haritz-zurezko sukaldeak: erreferentziazko materiala

Dekocinak haritz trinkoa eta haritz lodia lantzen ditu. Gure lehengaia Alemaniako Bavaria eskualdetik dator, baita Frantziatik ere.

Lantzen dugun egurraren %100 basogintza iraunkorraren bidez lortzen da. Etiketa ‘iraunkorra’ edo ‘jasangarria’ gehitzean, zure sukaldeko egurra baso-baliabideen kudeaketa egokiaren bidez lortzen dela adierazi nahi dugu, kontrolik gabeko mozketa saihestuz.

Gure sukaldeen katalogoko eredu batzuetan, haritzezko txapa berreskuratutako egurrez egina dago. Antzinako etxe edo aletegietatik datozen egurrezko habe zaharrekin egiten dira. Ondoren, moztu egiten dira eta hiru dimentsioko efektua ematen zaie, zuraren ezaugarri guztiak mantenduz; horrela, itxura natural hori lortzen da. Pitzadurez, korapiloez eta egurrak aurreko 50 edo 60 urteetan hartu dituen tonalitate ezberdinez ari gara. Esperientziaren edertasuna!

  • Zurezko sukaldeetako akaberak: arotzeriako aukerak

Egur birziklatuzko sukaldeek beren kabuz hitz egiten dute. Baina, horrez gain, bere nortasuna indartu dezakezu hainbat akaberekin: egurra lixatuz, arteztuz eta egituratuz. Makineria eta arotzeriako teknika klasikoak eta modernoak konbinatzen dugu gehienetan. Iraganaren eta etorkizunaren arteko gorabehera etengabeak orainaldian jartzen bait gaitu.

  • Zure sukaldeko ateetarako alternatibak?
  1. Lauak eta markoztatuak: tiratzailerik gabeko aukerekin edo egungo diseinura egokitutako landa-akaberekin.
  2. Bernizatuak natural erara.
  3. Uretan lakatutakoak.
  4. Egur gainean lakatutakoak: ahaztu egurraren esentzia hilko duen lakatu uniforme edo gogorra. Modu horretan, ateak tonua hartzen du, baina ez ditu betak eta korapiloa galtzen. Egurraren esentzia mantentzen da.

Zerrenda hemen geldituko dugu. Ez zaitugu aspertu nahi. Baina ez kezkatu. Aukera guztiekin gidatuko zaitugu, buruan duzun eta elkarrekin eraikiko dugun sukaldea kontuan hartuta. Dekocina zurezko sukaldeen taupada sentitu, ukitu eta ikusi nahi baduzu, pasa zaitez Vitoria-Gasteizko Jesusen Zerbitzarien 15ean dugun showroom-etik: erreserba ezazu zure txanda azalean aurkituko duzun inprimakiarekin.

  • Zigilu ekologikoak

Material naturaletatik sortutako sukaldeko altzariak, 2021eko sukaldeetako azken joera eta berrikuntzetako bat dira. Hala ere, zurezko sukaldeen lerroa gure giltzarria izan da beti, baita sukalde mota hauek joerak betetzen ez zituenean ere.

Espezialista izatea denborarekin eta ahaleginarekin lortzen da. Lortu ondoren, zigilu batzuek babesa ematen diote lan honi. Lortu ditugun bi erakutsiko dizkizugu:

  1. FSC (Forest Stewardship Council): mendien kudeaketa egokiari emandako baso-ziurtagiria. Basoen biodibertsitatea, produktibitatea eta birsortzeko gaitasuna bermatzen ditu. Produktu deribatuen jarraipena eta trazabilitatea barne hartzen ditu.
  2. E1 zigilua: zuraren taulak eta eratorriak elementu toxikorik ez dutela baieztatzen du.

Zatoz gu bisitatzera eta ezagutu itzazu egur birziklatuzko sukaldeak. Zure zain gaude.