Sukaldeak benetako etxeetan. Zu benetakoa zarelako, eta zure sukaldea ere bai. Katalogotik haratago, benetako lanak erakutsi nahi dizkizugu, modu pertsonalizatuan lan egiten dugulako eta sukalde bat bera ere bestea bezalakoa ez delako. Jakin nahi duzu zer egiten dugun zauden lekutik oso gertu? Zorionak, egon behar duzun lekuan zaude!

Atal honetan, Gasteizko eta inguruko sukalde batzuetan egindako azken proiektuetako batzuk erakutsiko dizkizugu. Neurrira egindako sukaldeen proiektuak dira, maitasun eta dedikazio handiarekin egindakoak, eta gure bezeroek bilatzen duten emaitza eta erabilgarritasuna lortzen dute. Proiektuak ikus itzazu eta mota guztietako sukaldetarako estiloak, ideiak eta erantzunak aurkituko dituzu. Eta, auskalo! Agian oso laster zure sukaldeak ere inspirazio moduan balioko du.

Txoko-sukaldea Zabalganako txalet batean
1

Osoko erreforma hau oso proiektu berezia izan zen. Erabiltzen ez zen espazio bat izatetik, bizitzaz beteriko luxuzko txoko bat izatera pasatu zen. Neurrira egindako mahai handi bat du buru, eta, horretarako, neurrira egindako ebanisteria eta burdina landuko lan bat egin genuen. Bazter bakoitza aprobetxatzen duten espazioak daude, eta bankadaren azpian tiradera-altzariak eta sukaldeko altzari zabalak dituzte.

Beste aldean, sukalde zabal bat dago. Bertan etxetresna elektriko panelatuak eta altzari zuriak daude, espazioari argia emateko.

Gehiago jakin nahi duzu? Egindako lanak azalduko dizkizugu:

1. Eraberritzea

– Lama zabaleko zoru laminatua jarri

– Paretak eta sabaia luzitu eta margotu

– Instalazio elektrikoak eta argiztapena

– Iturgintzako eta berokuntzako instalazioak

2. Itxiera

– Beltzez lakatutako aluminiozko egitura, kristal bikoitzarekin eta barruko barrote txikiekin, material berdineko atea barne.

3. Bankada, mahaia eta botilategia

– Neurrira egindako altzairuzko egitura botilategirako, bankuetarako eta errementari batek eskuz egindako mahairako

– Bankuak osatzen dituzte haritz-zura itxurako laminatua duten euskarriek eta bizkarraldeek, eta itxura berdineko behealdeko tiradera-altzariek, espazioa ahalik eta gehien aprobetxatzeko, Sincrono SanRemo akaberarekin

– 8 cm-ko lodierako laminatua duen mahaia, bankadaren itxura berdinekoa, Sincrono SanRemo akaberarekin

– Botilategiaren estaldurak eta apalek 2 cm-ko lodiera duen haritz-zura itxurako laminatua dute, mahaiarena eta bankuena bezalakoa, Sincrono SanRemo akaberarekin

4. Sukaldea

– Haritz-zur trinkoko sukaldea zuriz lakatuta dago, 8 cm-ko markoa du, eta zurezko ekipamenduarekin eta argiztapenarekin osatuta dago (Orbita Bianco modeloa)

– Etxetresna elektriko integratuak

– Italiar diseinuko kanpaia

– Altzairuzko Franke harraska eta txorrota

– Zahar itxurako altzairu herdoilgaitzezko heldulekuak

– Neolith estalkia, Krater akaberarekin

– Hormako estaldura Metro baldosa zuriekin eta junteatze beltzarekin

Neurrira egindako sukaldea Vitoria-Gasteizko erdialdean
2

Zure sukaldeari erabilgarritasun handiagoa emateko espazioa nola aprobetxatu daiteke? Hau da horren adibide bat. Proiektu honetan bi funtzio betetzen dituen barra bat agertzen da: gosari eta bazkari azkarretarako aproposa da eta sukaldean eskura behar duzun guztiarekin integratuta dago; gainera, biltegiratze-gehigarri bat ematen du. Neurrira egindako tiraderaaltzari bikoitza egin genuen espazio gehigarri hori aprobetxatzeko.

Jakin nahi duzu zer egin dugun?

– Mate zuriko laminatua, laser-kantuak eta Touch Optiwhite akabera ditu sukaldeak

– Etxetresna elektriko integratuak eta altzairuzko bistak

– Altzairuzko Franke harraska eta txorrota

Heldulekurik gabeko irekiera-sistema GLD golarekin eta altzariko ateen akabera berdinarekin.

– Pietra di Luna akabera duen Neolith gaina + material berdineko estaldura

Neurrira egindako mahai berezia, zur itxurako xaflatze laminatuarekin eta Sincrono SanRemo akaberarekin. Barne-tiraderak ere badaude: fronte ingletatuekin disimulatzen dira eta material berdinarekin daude estalita.

Espazio oso handia Los Herraneko sukaldean
3

Kristala, egurrak, beltzak… joera garbia izaten ari da azken urteotan. Ikus dezakezunez, sukalde hori da ahalik eta gehien biltegiratu ahal izateko irtenbidea. Altzari altuek eta baxuek sukaldean behar duzun guztia gordetzeko gaitasuna dute. Neurrira egindako mahaiak osatzen du sukaldea, gainerako altzarien itxurakoa. Zalantzarik gabe, minimalista eta samurra da, eta ikusi bezain laster garbi itxura ematen du.

Sukaldean egindako lanak:

– Altzari baxuek eta zutabeek zur itxurako laminatuak dituzte, Sincrono SanRemo akaberarekin

– Altzari altuek arrastoen aurkako ultramate geruza dute, Extrem black akaberarekin

– Etxetresna elektriko integratuak eta altzairuzko bistak

– Altzairuzko Franke harraska eta txorrota

Heldulekurik gabeko irekiera-sistema GLD golarekin eta altzari altuko ateen akabera berdinarekin (arrastoen aurkako Extrem black akabera barne).

– Granito mate beltzez egindako gaina

– Neurrira egindako mahai berezia, zur itxurako xaflatze laminatuarekin eta Sincrono SanRemo akaberarekin.

Bi ataleko sukaldea Arrasaten
4

Beste proiektu bat, Schröder küchen altzari estandarrekin eta neurrira egindako haritz-zurezko pieza bereziekin egindakoa.

Etxebizitza honetan espazio handiak eta ideia oso argiak ditugu. Emaitza garbi eta samurra bilatu genuen, argia eta zuria nagusi izango zituena. Etxetresna elektriko panelatuak, zurezko hondo bat, gainerako altzariarekin jarraitutasuna bermatzen duena, kanpai bat sabaian… xehetasun bakoitzak garrantzi handia du. Eta, gainera, barra hedagarriak edukiera handitzeko aukera ematen du, behar denean bakarrik! Guztiz neurrira egindakoa.

Proiektu honetan, honako lan hauek egin ziren:

– Bi ataleko sukaldea, aurrealdean etxetresna elektrikoak eta ureremua + egosteko gunea eta mahai nagusia dituen irla

Aurrealdea: Erratza gordetzeko lekua eta galdara dituen zutabea, labea eta mikrouhin-labea dituen beste zutabea, harraska + ontzi-garbigailua + biltegiratzea dituen gaina, ‘combi’ hozkailu integratua duen zutabea, biltegiratze-zutabea, horman dekorazio-aurrealdea, eta zur itxurako laminatua duen habea, Led argiztapenarekin.

– Irla: bi aldeetan tiraderak dituen egosteko gunea, biltegiratzeko altzari bereziak, apal ireki apaingarria eta mahai berezi hedagarria ditu

– Honako akabera hauek konbinatu dira:

Altzari zuriak: mate estratifikatua, laser-kantuak eta Frost Optiwhite akabera

Zurezko altzariak: zur itxurako laminatua eta Sincrono SanRemo akabera

– Etxetresna elektriko integratuak

– AEG sabai-kanpaia

– Altzairuzko harraska eta txorrota

– Heldulekurik gabeko irekiera-sistema GLD golarekin eta altzariko ateen akabera berdinarekin

– Neolith gaina, Nieve akaberarekin

Arotzerian haritz-zurez neurrira egindako apal ireki apaingarriak irlan

Arotzerian neurrira egindako mahai berezia, haritz-zurezkoa, Alemaniako gidekin egindako hedatze-sistema integratuarekin.

“U” formako sukaldea Vitoria-Gasteizko erdialdean
5

Suzko sukaldeen zaleak gara. Sukaldeak maite dutenen sinonimoa da hori, eta, kasu honetan, ardoa maite dutenena ere. Sukaldean lekua gorde dugu egurrezko ardotegi baterako, ardo botilak gorde eta antolatzeko. Nortasunez beteko sukalde honek funtzionaltasuna eta erosotasuna uztartzen ditu eta egunerokotasunera egokitua dago.

Gehiago jakin nahi duzu? Sukaldaearen ezaugarriak

– “U” formako sukaldea, barra integratuarekin

Pertsiana-altzaria

– Honako akabera hauek konbinatu dira:

Altzari zuriak: mate estratifikatua, laser-kantuak eta Frost Optiwhite akabera

Zurezko altzariak: zur itxurako laminatua eta Porto Nature akabera

– Etxetresna elektriko integratuak

– Franke sabai-kanpaia

– Hozkailu amerikarra

– Mahuka-sistemako altzairuzko harraska eta txorrota

– Heldulekurik gabeko irekiera-sistema GLD golarekin eta altzariko ateen akabera berdinarekin

– Neolith gaina, Iron Moss akaberarekin

Sukaldea Panticosa eraikinean
6

Argi-jokoak, ezberdintasuna markatzen duten xehetasunak eta inor ez axolagabe uzten duen gaina dira sukalde moderno eta sofistikatu honen hiru gakoak. Zure sukaldea leku zabal eta bikain bihurtzen dugu. Hainbat irekiera, tiradera ateragarriak eta era guztietako xehetasunak zure sukaldea ahalik eta gehien aprobetxatzeko, zure ukitu pertsonalarekin

Ezagutu ezazu hobeto sukalde hau:

“L” itxurako sukaldea, barra integratuarekin

Neurrira egindako erratza gordetzeko altzaria, 45º-ko angeluarekin

– Honako akabera hauek konbinatu dira:

– Altzariak: hatz-marken aurkako altzairu errealez egindako atea, Fenix akaberarekin: harramazkak konpondu eta akatsak zuzendu egiten dira beroa aplikatuz.

Zurezko xehetasunak: zur itxurako laminatua, Smart Vicenza Oscuro akaberarekin

– Etxetresna elektriko integratuak

– Liebherr markako Syde By Syde hozkailua

– Balbula karratu automatikoa duen harraska beltza eta mahuka-sistemako altzairuzko txorrota

– Heldulekurik gabeko irekiera-sistema GLD golarekin, Fenix mate akaberarekin: harramazkak konpondu eta akatsak zuzendu egiten dira beroa aplikatuz.

– Dark Pearl akabera duen granitozko gaina

“L” formako sukaldea Vicente Goikoetxean
7

Zuri-beltza konbinazio perfektua da. Argia ematen duen zuria bideratzen da sukaldeko izkinara, altzari altuetara eta gainaldera. Altzariak, aldiz, beltz mate kolorean egin dira, horma bat garbi eta gainerako etxebizitzarekin integratuta uzteko. Dotorezia eta garbitasuna

Sukaldearen ezaugarriak:

– “L” itxurako sukaldea

– Honako akabera hauek konbinatu dira:

– Altzari beltzak: marken aurkako mate estratifikatua, laser-kantuak eta Extrem Grafite akabera

– Altzari zuriak: marken aurkako mate estratifikatua, laser-kantuak eta Extrem Optiwhite akabera

– Etxetresna elektriko integratuak

– Franke sabai-kanpaia

– Mahuka-sistemako altzairuzko harraska eta txorrota

– Heldulekurik gabeko irekiera-sistema GLD golarekin eta altzariko ateen akabera berdinarekin: marken aurkako mate estratifikatua, laser-kantuak eta Extrem Grafite akabera

– Neolith gaina, Calcatta Gold akaberarekin + material berdineko sabairaino joaten den aurrealdea

Garbigailu-eremua duen sukaldea Vitoria-Gasteizen
8

Benetako sukalde hau pertsonalizatu dezakegunaren beste adibide bat da. Garbitoki bat jarriko dugu ez zegoen lekuan? Lanerako gain luzeak sortuko ditugu ahalik eta leku gehien izateko? Hau guztia eta askoz gehiago egin dezakegu.

Nola sortu dugu sukalde hau?

Sukaldeak bereizitako hiru gune ditu

– Lanerako alde nagusiak altzari baxu eta altuak, harraska eta xafla ditu.

– Beste aldeko altzari guztiek sakonera txikia dute, gainen arteko laneremua errazteko.

Garbigailu-eremua: hasieratik sortutako zuloa da eta jarraipena emateko altzariekin bat datorren itxiera du; garbigailua eta erratzak gordetzeko lekua eta biltegiratze-gunea ditu barruan.

Honako akabera hauek konbinatu dira:

– Lan-eremuko altzari baxuak eta zutabeak (garbigailu-eremuaren atea barne): zementu-itxura duen ehundutako laminatua, Cemento Light Grey akaberarekin

– Altzari altuak eta eremu osagarrikoak: zur-itxura duen ehundutako laminatua, Sherwood Beachwood akaberarekin

– Etxetresna elektriko integratuak

– Harraska eta txorrota zuriak

– Heldulekurik gabeko irekiera-sistema GLD golarekin eta ateen akabera berdinarekin: marken aurkako mate estratifikatua, laser-kantuak eta Extrem Grafite akabera

Granitozko gaina, Beltz Zimbabwe akaberarekin + Altzari garaietaraino joaten den aurrealdea + sabairaino joaten den material berdineko pieza, leihoarekin elkartzen den lekuan

Sukalde erabilgarria Olaguibel kalean
9

Sortu dugun azken sukaldea. Diseinu zorrotzenak ezohiko irtenbideak behar ditu. Ezagutu itzazu sukaldearen zehaztapen guztiak: zutabeak, tximinia, pieza bakarreko atea, egitura bereziak… Galerian erakusteko moduko erronka.

Instalazioaren xehetasunak:

“L” itxurako sukaldea

– Oso diseinu konplexuko sukaldea. Zutabeen eremuak bi zutabe edo tximinia-eremu zituen. Horrek, leihoarekin batera, oso zail bihurtzen zuen sukaldea funtzionala estetikoa izatea.

70 x 234 cm-ko ate erraldoi bat egin genuen, zur-xaflarekin egindako pieza bakarrekoa, 30 cm-ko zabalera duen barne-egitura berezi baten gainean, zutabeetako bat estaltzeko eta altzariei jarraipena emateko.

– Altuera handiagoko altzari baxuen lerro bat erabili dugu (91 cm-ko altzaria + zokaloa + gaina), espazio erabilgarriari uko egin gabe, gaina erosoa izan dadin.

Zurezko kutxa apaingarri bat egin dugu, entxufeak neurrira sartu ahal izateko.

– Honako akabera hauek konbinatu dira:

– Lan-eremuko eta zutabeetako altzari baxuak: mate estratifikatua, laserkantuak eta Frost Snow akabera

– Zutabea, altzari altuak eta xehetasunak: altzari birziklatuetatik ateratako haritz-zurez egindako xaflatua, Split Oak Nature akaberarekin

– Etxetresna elektriko integratuak

– Harraska beltza

– Altzari baxuetarako heldulekurik gabeko irekiera-sistema GLD golarekin eta ateen akabera berdinarekin: marken aurkako mate estratifikatua, laserkantuak eta Extrem Snow akabera

– Zutabeen ingururako heldulekurik gabeko irekiera-sistema GLD golarekin eta ateen akabera berdinarekin: zur-xaflarekin eginda dago eta Split Oak Nature akabera du

– 2 cm-ko lodiera duen Neolith gaina, Calacatta akaberarekin