Sukalde ekologikoak

Naturaren aldeko apustua egiten eta aurrefabrikatuengandik ihes egiten duzu? Gera zaitez hemen! Baliteke hauek izatea bilatzen ari zaren sukaldeak. Gizarteak ingurumenarekiko eta iraunkortasunarekiko duen kontzientziazioak ateak irekitzen dizkie kontzeptu horietara gehiago bideratutako produktu eta zerbitzuei. Sukaldeen sektorean, Sukalde Ekologikoak deiturikoak ekarri ditu horrek.

DeKocina-k balio horiek gure lan guztietan integratzen ditugun arren, sukalde ekologiko edo sukalde jasangarri izena izateko egin daitekeen guztia azalduko dizugu:

Zer ezaugarri izan behar ditu sukalde ekologiko batek?

Sukalde berdeetan zura da nagusi. Eta hemen ere ziurtagiriak eska ditzakezu, FSC eta PEFC, zehazki. Lehengaia baso-baliabideen kudeaketa egokiarekin eta kontrolik gabeko mozketa saihestuz lortu dela baieztatzen dute.

Baina egurrezko sukaldeak ez dira aukera bakarra. Zuraren ordezko materialak edo osagarriak daude, hala nola beira, altzairu herdoilgaitza, plastiko teknikoak edo kristala. Denek, ondo elkartuta, abangoardista itxura emango diote zure sukaldeari. Izan ere, sukalde ekologikoa izateagatik ez zaio diseinua, erosotasuna edo erabilgarritasuna kendu behar.

Material birziklagarriak edota birziklatuak

Hemen egur usaina dago! Begira ezazu zein lehengai den nagusi sukaldean. Eta orain jar ezazu arreta material horren trataeran. Dekocina-k ez du produktu toxikoekin lan egiten. Alderdi honetan sakondu nahi baduzu, lan egiteko erabiltzen ditugun ziurtagiri ekologikoak azalduko dizkizugu, honako botoi honetan klik eginda:

Etxetresna elektriko eraginkorrak A+++

Nahi duzun guztietan integratu ahal izango dituzu, aukeratzen duzun sukalde mota edozein dela ere. Baina ezinbestekoak dira sukalde jasangarria aukeratzen baduzu. Kontsumo urriko etxetresna elektriko horiek % 50 eta % 70 arteko elektrizitatea aurrezten dute. Erabiltzen ditugun etxetresna elektrikoen marka guztiek A+++ gama dute, beraz, baduzu non aukeratu.

Txorrota jasangarria eta LED argiztapena

Xehetasun horiek balio handia dute eta berez joango dira sukalde ekologiko orotan. Txorrota iraunkorrak bi abantaila nagusi ditu: ura aurrezteko sistema eta hotzean irekitzeko sistema. Horrela, besterik adierazi ezean, txorrota irekitzen duzunean ur hotza aterako da beti, eta galdara behar duzunean bakarrik erabiliko duzu.

Argiztapenari dagokionez, ez dago zalantzarik. LED teknologiak CO2 emisioak murrizten ditu, argiztapen tradizionalak baino % 80 energia gutxiago kontsumitzen du, askoz denbora gehiago irauten du, eta argi gehiago ematen du. Argi dago aukeratu behar duzun teknologia!

Altzari zaharren aprobetxamendua

Sukalde jasangarri bat sortzeko ez da beharrezkoa hutsetik abiatzea. Erraza ez den arren, batzuetan, posible da aurreko sukaldeko altzariei bigarren bizitza bat ematea. Gure artisau-gremioen tailerretan zure altzariari bigarren bizitza baliagarri bat eman diezaiokegu. Altzari horrek, eguneratuta, ukitu pertsonal eta bakarra emango dio zure green sukaldeari.

Ordezkatutako sukaldeko altzariak kudeatzea

Begi-bistakoa dirudi, baina ezagutu behar den gauza bat da. Bai Dekocina proiektuetan, bai hondakinen eta materialen kudeaketan, beti bisitatzen dugun leku bat badago. Onaindia birziklatzeko lantegia da, Gasteizen. Han ixten dugu hiru pausuko ekologiaren zikloa:

- Dekocina proiektuetan behar diren materialen kopurua murriztea.

- Altzariak berrerabiltzea, originaltasunean oinarritutako bigarren bizitza bat emanez.

- Materialak birziklatzea, haien balio-bizitzaren amaieran.

Ekologista bazara eta zure sukaldeak zure ideiei eustea nahi baduzu, badakizu. Sakondu puntu hauetan: horrek nahi duzun sukalderaino eramango zaitu. Hasi aurreikusten nola gozatuko duzun zure sukalde ekologikoaz, zure nortasunarekin bat datozen errezeta horiek guztiak prestatzen eta maite dituzun pertsonak zaintzen! Ñan, ñam!