

Zure sukaldeak gehiago hitz egin behar du zutaz, zuk hartaz baino
Zure sukaldea zure irudi eta antzera egin ahal izateko, ezagutu behar zaitugu. Esaguzu nor zaren, eta esango dizugu zer sukalde nahi duzun! Beno, ez da hain erraza; zure nortasuna, zurekin bat datorren sukaldea bezala, ezaugarri askoren nahasketa delako. Horien guztien uztarketak zu bihurtzen zaitu. Paregabe egiten zaitu
Horregatik, zure sukaldea elkarrizketa batekin jaiotzen da beti. Eta nahi duzun sukaldeari buruz hitz egiteko, zuk aurretik ondo pentsatuta izatea behar dugu. Zeure burua bertan irudikatzea, bizitzaz zikintzen. Amesten hasi nahi duzu? Behean, 5 abiapuntu dituzu, zure ametsetako sukalderako bidea zuzen hasteko. Ezerk ez zaitzala esnatu!


Teknologia: etxetresna elektriko iraultzaileak, sukalde magikoetarako
Etorkizuneko sukaldeak gure artean daude jada. Gehien erakartzen zaituen sukalde motaren arabera, etxetresna elektrikoen gama ezberdinetara gidatuko zaitugu. Zure bizimoduak zuzenean lotzen zaitu sukaldeko etxetresna elektrikoekin. Gero eta haiekin hobeto moldatu, orduan eta gusturago sentituko zara zure sukaldean. Eta zu zeu zaintzea nahi dugu! Zure aliatu teknologikoekin kozinatzea zu babesteko plan onena bihurtzea nahi dugu.

